Abuztuaren 1ean bukatu zen 2019/2020 denboraldiko bizilagunendako eta kanpotarrendako urteko bonuen luzapena. Egun horretatik aurrera ez daude indarrean eta, beraz, ezin dira erabili.

Ultzaman zizak biltzeko baimena izateak nahitaezkoa izaten jarraituko du.

Gaur egungo egoera dela eta, baimenak egunekoak izanen dira eta eta gure webguneko Eskuratu eguneko baimena erlaitzean eskuratu ahal izango dira., zehazturiko pausoak jarraituz.

Ezinbestekoa da baimena inprimatu, ibilgailuari dagokiona ibilgailuaren aurreko panelean jarri eta datu pertsonalei dagokiona berekin eramatea.

Irailean jakinaraziko dugu nola planteatu behar dugun denboraldia eta zer zerbitzu eman behar dugun udazkenean.