Aurten Ultzaman erroldaturik ez dauden pertsonendako urteko bonoen kanpaina bi fasetan eginen da:

1. fasea: On-line eta telefonoz.
2019ko apirilaren 3tik.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara.
info@parquemicologico.com.
Sakelakoa: 671 814 005.

2. fasea: presentziala.
2019ko maiatzaren 2tik 30era.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Mikologiari buruzko Informazio Gunea (San Pedro 8 kalea, Larraintzar).
Ikusi kokapena [MAPA].

Honako hauek dira eskatzen ahal diren baimenak eta 2019/2020 aldirako tarifak:

  • Urteko egun guztietarako baimena: 80 €.
  • Urteko abonua astelehenetik ostiralera, jai-egunak izan ezik: 50 €.
  • Astebururako urteko abonoa. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 50 €.
  • Eguneko baimena 7 €.
  • Urteko abonoa erroldatuendako. Urteko egun guztietarako:  7 €.
  • Baimen zientifiko eta didaktikoa: doan. Biltzeko arrazoia justifikatuz (Gehienez 5 ale/espezie).

Baimenek balioko dute.
2019ko maiatzaren 15etik 2020ko maiatzaren 15era. Eguneko gehienezko  kupoa: 8 kg.
Araudi osoa eguneratuta ikusi [PDF].

Abonatu zaitez Parke Mikologikoan

Ziza bila joan ahalko zara nahi duzun guztietan egunero baimena eskatu gabe, bisita gidatuetan deskontuak izanen dituzu eta lagunduko duzu ziza bilketaren jasangarritasunaren alde lan egiten duen proiektuan. Baimenen (urtekoen eta egunerokoen) salmenta mendiak biltzaileak hartzeko duen ahalmenera egokituko da, betiere gehienezko zama errespetatuz eta inola ere gainditu gabe. Horrela ziurtatuko dugu ez dela gertatuko gehiegizko jende kopururik eta baliabidearen gehiegizko ustiaketarik.