Martxoaren 1etik 29ra helbideratzen ahal da kanpotarrendako urteko baimenaren ordainketa, soilik urteren batean baimen hori lortu zutenendako. Asmoa da baimenen tramitazioa arintzea 2019an eta hurrengo urteetan, horrela denondako erosoago eta arinago izan dadin.

Urteko bonoa helbideratzen dutenek zuzenean jasoko dute bonoa haien posta helbidean urteroko maiatzean. Helbideratze honi uko egin nahi izanez gero, horren berri eman beharko diote Parke Mikologikoari urte bakoitzeko apirilaren 1a baino lehen.

Helbideratzeko baldintzak:

  • Martxoaren 29a baino lehen egitea aurtengo erreziboa helbideratzeko edo, epe-mugarik gabe 2020tik aurrera helbideratzeko.
  • Honekin batera doan helbideratze fitxa beterik bidaltzea (ordainketa errepikariaren laukia markatu). Swift BIC delakoa soilik atzerriko kontuendako da.

Honako bi bide hauetako batetik bidali behar da:

  • Parke Mikologikoaren posta helbidea. San Pedro kalea, 8 – 31797 Larraintzar (Nafarroa).
  • Agiria eskaneatua bidali  info@parquemicologico.com

Helbideratzeko eskaera:
Tel. 671 81 40 05 10:00etatik 12:00etara.
Posta-e: info@parquemicologico.com.