Joan zen urtean sei langilek osaturiko taldea aritu zen proiektuan lanean honako lanak eginez: zuzendaritza teknikoa, partzeletako laginak hartzea, bisita gidatuak, baimenak saltzea, aholkularitza mikologikoa, parte mikologikoa egitea, hedabideez arduratzea eta IX. Onddo Eguna antolatzea.

Ultzamako Parke Mikologikoak eskaintzen dituen zerbitzuek eta arreta pertsonalizatuak segitzen dute izaten Ultzamara zizak biltzera etortzen direnek hoberen baloratzen dituztenak.  Aholkularitza mikologikoan 166 pertsonari eman zaio arreta eta 287 pertsonak egin zituzten mikologoen taldeak gidaturiko ibilbideak Ultzamako pagadietan, 15 bisita gidatuetan.

Oro har, zizen produkzioa, eta bereziki  Boletus gr. edulis espeziearena, oso urria izan zen, nahiz eta azaroan gorakada txiki bat izan.  Araudiaren betetze maila oso altua izan da aurreko urteetan izan zen bezala.

Aurreko kanpainan 1.845 baimen saldu ziren; horietatik, 1.214 eguneko baimen izan ziren, 276 Ultzaman erroldaturiko pertsona, 223 urteko baimen eta 132 baimen zientifiko.

IX. Onddo Eguna arrakastatsua izan zen bai etorri zen jendetzari bai proposaturiko jarduerei dagokienez: miko-beermouta eta zizak bilatzeko bisita gidatua eta ibilbide miko-gastronomikoa. Nabarmendu beharra dago Eguna antolatzeko Rural Kutxak eta Ultzamako Postreak emandako laguntza, baita zerbitzuen sektoreak zozketarako opariak eman izana ere.