Azaroaren 3ko igande goizean eguraldiak lagundu ez bazuen ere, parte-hartzea handia izan zen baliabide mikologikoa balorizatu eta hari buruz sentsibilizatzea helburu duen egunean.

Onddoaren jai honetan bat egiten dute mikologiaren zaleek eta bailarako biztanleek, bailaran bildutako zizen erakusketa eta proiektuaren adituek zizei buruz ematen dituzten azalpenak baitira azokaren erakargarri nagusia.

Bailarako establezimenduek buru belarri parte hartu dute jai-egun hauetan zizez eginiko pintxoak eskainiz eta sariak emanez ospakizuneko gastuei aurre egiteko eginen den zozketarako.

Eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldia eta proiektua babesten dituzten entitateei: Ultzamako Udalari, Postres Ultzama enpresari eta Rural Kutxari eman diguten laguntzagatik, eta, bereziki, Onddo Egunean parte hartzen duten guztiei: Ekotaloak, Bongui, Ubieto etxea, Metautengo boilurraren museoa, Aitona sagardotegia, Gobeies, Gurelan, Ana Urteaga, Larraintzarko eskolako ikasleak, Ultzamakoak eta Mikel Lasarte.

Laster ikusiko dugu elkar.

“Mucha gente pequeña, en lugares pequeños, haciendo cosas pequeñas puede cambiar el mundo” Eduardo Galeano.