Azaroaren 1etik 3ra, Ultzaman, IX. Onddo Eguna eginen dugu hainbat jarduerarekin. Egun Nagusia 3a da, igandea, Larraintzarko Ultzama pilotalekuan.

Azaroaren 1a, ostirala: IX. Mikorruta gastronomikoaren hasiera

Bailarako 9 ostatu eta jatetxek eskainiko dituzte zizekin eginiko kreazio gastronomikoak. Pintxo-potearen prezioa 3,50€. Hiru mikopintxo edo gehiago dastatuz parte hartu ahalko duzu IX. Oddo Egunean eginen den sari bikainen zozketan.

Azaroaren 2a, larunbata:

  • 9:30-12:30 Bisita gidatua zizak biltzera. Izena eman behar da. Bakoitzak 10€.
  • 13:00-14:00 Mikobeermuta Larraintzarko Bentan Beerkupelaren eskutik (denda espezializatua): 3 garagardo artisau eta produktu mikologikoen dastatzea. Aurrez izena emanez gero, 13,50€ pertsona bakoitzeko.

Azaroaren 3a, igandea:

Egun horretan informazio gunea Larraintzarko pilotalekura eramanen dugu, eta goiz osoan ziza azoka irekita egonen da; beste jarduera batzuen artean, Ultzamako basoetan aurkitzen diren zizen erakusketa mikologikoa.

Azoka horretan honako enpresa hauek egonen dira:

• ULTZAMAKOAK: tradiziozko postreak.
• GOBEIES: ziza freskoen eta produktu mikologikoen salmenta.
• UBIETO ETXEA: Ziza lehortuen, liburuen eta artikulu mikologikoen salmenta.
• EKOTALOAK: Talo ekologikoak Ultzamako zizekin.
• AITONA SAGARDOTEGIA: Sagardo salmenta.
• Ana Urteaga: Zurezko artisautza.
• Mikel Lasarte: motozerraz eginiko eskulturak.
• MUSEO TRUFA DE METAUTENGO BOILURRAREN MUSEOA: boilurraren eta boilurrez eginiko produktuen salmenta.
• BONGUI: Artisautza eta zizen erreplikak eta eskulturak.
• MICOVALDORBA: baliabide mikologikoa balioan jartzea Orba bailaran.

Aurten Mikel Lasartek parte hartuko du, eskola ondoko larrean motozerraz eskulturak eginen ditu. Leku horretan berean, bailarako ikasleek eginen duten LandArt proiektuaz gozatu ahalko dugu.

14:00etan ekitaldia itxiko dugu bailarako produktu eta jarduera loteen zozketarekin.