Ikerlanek esaten dute…
Global Change Biology aldizkarian esapainiar ikertzaile talde batek argitaraturiko ikerlan baten arabera, udazkeneko zizen produkzioari abuztu eta irail arteko prezipitazioek izan ezik, martxoko tenperaturek ere eragiten diete.

Udaberri goiztiar batek denbora gehiago ematen du onddo gehienen ezaugarriak diren eta haien egitura begetatiboa osatzen duten mizelioa, masa de hifas delakoa edo filamentu zilindrikoak  garatzeko, eta, horrela, organismo hori hazteko egoera hobean jartzen du udazkeneko euriteak iristen direnerako.

Horren ondorioz, hona hemen Valladolideko Unibertsitateko Soriako Nekazaritza Ingeniari eskola unibertsitarioko irakasle Teresa Agredak Efeverde aldizkariari ziurtatu diona: “konbinaziorik onena: tenperatura epelak udaberriko hilabete horretan eta eurite erregularrak uda bukaerako hilabeteetan”

https://www.efeverde.com/noticias/factores-produccion-setas/

Ultzamako eguraldia 2019an
Ultzaman bi estazio dago, Eltzaburukoa (utomatikoa) eta Iraizozkoa (eskuzkoa)

Lehena 588 metrora dago eta Iraizozkoa 550era. Grafikoetan pilaturiko prezipitazioak eta 2019ko batezbesteko tenperaturak alderatzen ditugu, faktore horiek erabakigarriak baitira zizen produkziorako.