Web gune honen edukia, informazioa, grafikoak, diseinua, multimedia, aplikazioak, produktuak, zerbitzuak eta bertan aurki daitezkeen beste edozein materialen gaineko jabetza-eskubideak Garraporenak dira, kontrakoa berariaz esaten ez bada. Beraz, debekatua dago horien guztien kopia, erreprodukzioa, banaketa, argitalpena, deskarga, erakusketa edo transmisioa, edozein dela ere formatua edo euskarria, barne direla baliabide elektronikoak, mekanikoak, reprografikoak, grabaziozkoak edo bestelako edozein, aldez aurretik Garrapok idatziz baimena eman ez badu, edo, beharbada, copyrightaren edo egile eskubideen jabearen sinadura ez badu.

Web honetan dauden materialen erabilera ez baimenduak kaltetu ditzake copyright legeak, marka erregistrokoak, jabetza intelektualaren eskubideak, pribatutasun legeak, publizitatekoak eta komunikazioaren inguruko gainerako legedia. Web honetara iristen diren erabiltzaileek bertan dagoen informazioa ikus dezakete eta beren sistema informatikoak erreproduzitu edo “dowload” egin dezakete; baimen horrek ez du barne hartzen, ordea, ondoren hirugarrenei eskuratzea erreproduzitutako eduki horiek, ez eta Internet konexioa duen zerbitzari edo tokiko sare batean instalatzea ere. Guztiz galarazita dago, halaber, materiale hauen banaketa, eraldaketa, eskualdatzea, komunikazio publiko eta beste edozein egintza, esanbidez baimendua izan ezean.

Garrapok ez du bere gain hartzen web honetaz erabiltzaileek egin dezaketen erabilera okerren ondoriorik, eta beretzat gordetzen du bertan dauden edukiak eguneratu, eraldatu, kontserbatu, ezabatu edo sarbidea galarazteko eskubidea, bai eta aldez aurretik iragarri gabe gunea ixtekoa ere.

Garrapok ez du bere gain hartzen sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta daitezkeen interferentzia, hutsegite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo deskonexioetatik ondorioztatzen ahal diren kalte-galeren ardura, kanpoko arrazoiek eragindakoak direnean, ez eta sistema elektroniko honetan, telefono-harietan, Internet sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan sor daitezkeen akatsengatik edo gainzamatzeagatik, gerta litezkeen atzerapenen edo blokeoen ardura ere, eta halaber web honen kontroletik kanpoko intromisio ilegitimoen bidez hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteen ardura.

PRIBATUTASUNEKO ETA DATUEN BABESERAKO POLITIKA
Datu pertsonalen erabilera eta datu horien zirkulazioari begira pertsona fisikoen babesa ziurtatzeko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, betez eta modu subsidiarioan, hark arautu gabekoetan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, garatzeko Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie:

Datuen Babesari buruzko informazioa 

Arduraduna
Nor da zure datuen erabileraren erantzulea?
Identitatea: Garrapo, S.L.
Helbidea: San Simón 55 – 31799 Lizaso (Nafarroa)
Telefonoa: 671 814 005
Posta elektronikoa: info@parquemicologico.com

  • Helburua
    Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
    Emandako informazioa tratatzen dugu nabigazio, kontsulta edota eskariaren ondorioz enpresak lortzen ahal dituen datuak kudeatzeko eta, era berean, erabiltzaile mezenas eta erabiltzaile sortzaileen arteko bitartekaritza zerbitzua behar den bezala eskaini ahal izateko. Gainera, erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen, eta baimendu dituen merkatu-komunikazioen igorpena ahalbidetzen da.
    Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
    Emandako datu pertsonalak gordeko ditugu harik eta emaileak ezabatzeko eskatzen duen arte.
  • Legitimazioa
    Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
    Zure datuen tratamendurako legezko oinarria aipatutako helburuetarako erabiltzaileak baimena ematea da.
  • Hartzaileak
    Zein dira zure datuen komunikazioaren hartzaileak?
    Ez da daturik emanen hirugarrenei, legeak behartuta ez bada.
  • Eskubideak
    Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
    Pertsona guztiek dute haien inguruko datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea.
    Sarbidea, zuzenketa eta ezabatzea: pertsona interesdunen eskubidea da beren datu pertsonaletarako sarbidea, zuzenak ez direnak zuzentzea eta emandako datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, jaso ziren helburuetarako baliagarriak ez direnean.
    Tratamenduaren mugapena: inguruabar zehatzetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzen ahal dute, eta kasu horretan erreklamaziok egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu datuak.
    Kontra egitea: beren egoera partikularrarekin erlazionatutako arrazoiengatik, beren datuen tratamenduari kontra egiteko eskubidea dute erabiltzaileek.
  • Datuen eramangarritasuna: dagozkion datu pertsonalak eskainiko dizkio Web gune honek interesdunari, formatu egituratu batean, erabilera arrunterako eta irakurketa mekanikorako, eta igorriko dizkio, interesdunak hala nahi badu, beste arduradun bati.
    Interesdunak uneoro izanen du baimena kentzeko aukera.

Interesdunak sarbide, zuzenketa eta ezabatze eskubideak egikaritzen ahalko ditu posta elektronikoa bidaliz info@parquemicologico.com helbidera.