Mikologiari buruzko Informazio gunea: jendea artatu eta baliabide mikologikoari buruz informatu eta sentsibilizatzeko bulegoa. Baimenak saldu eta gida-mapa ematen da.

  • Irailaren 20tik azaroaren 17ra: ostiraletik igandera eta jai-egunetan, 8:30etik 14:00etara.
  • Astez posta bidez info@parquemicologico.com eta 671 814 005 telefonoan.

Zalantzaren bat bildu dituzun zizekin? Parke Mikologikoko adituek osaturiko ekipoak aholkatuko dizu asteburuetan eta jai-egunetan 13:00etatik 15:00etara Larraintzarko Zentro Zibikoan. 

Bisita gidatuak: Zuekin joanen gara bailaran sasoi honetan dauden ziza jangarriak biltzen ikastera

  • Irailaren 29a, igandea.
  • Urriaren 6a, igandea; 12a, larunbata; 13a, igandea; 20a, igandea; eta 26a, larunbata.
  • Azaroaren 1a, ostirala; 2a, larunbata; eta, 10a, igandea.

IX. Onddo Eguna: Parte har ezazu Kanpaina mikologikoaren bukaera festan bisita gidatuetan, erakusketetan, taloak zizekin… azaroaren 2an eta 3an.