Parkea

Ultzamako Parke Mikologikoa Ultzamako Udalaren ekimena da, bailaran zizen bilketa arautzeko beharrari erantzuten dio, eta azken helburua baliabide hori kontserbatzea da. Araudi hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen 2007ko abuztuaren 8an (ekainaren 29ko 372/2007 Foru Agindua, 97. NAOa).

Egitasmo honen hastapen garrantzitsu bat da persona guztiek bildu, ikasi eta disfrutatu ahal izatea modu seguru eta iraunkor batez. Eskaintzen ditugun zerbitzuei esker, helburu hori bete egin dugu.

Proiektuaren hasiera ez zen erraza izan, ikasi dugu, okerrak zuzendu ditugu, eta gauza batzuk aldatu, biltzaileek, toki entitateek eta elkarte mikologikoek hala proposatu digutelako, gure proiektu bizia baita naturarendako eta pertsonendako.

Parkean ez dago hesirik, ez itxiturarik. Hainbat seinale dago non gauden eta nora goazen adierazteko; bisitarako aparkaleku egokiak daude eta bulego bat jendea artatzeko.

Horretaz gain, Parke Mikologikoan ingurumen hezkuntzako espezialistek, mikologo profesionalek, naturguneen kudeaketako adituek eta basogintzako teknikariek osaturiko lan-talde bat dago. Garrapo tokiko enpresako langileak dira, kudeaketaren enpresa esleipenduna da lehiaketa-gonbidapen bidez.

Amaia Esparza

Edurne Gerendiain

Javier Gómez