Esparrua

Parkeak interes mikologikoa duten 5.566 hektareako basoa du. Batez ere, herri lurreko pagadi eta harizti atlantiarrek osatzen dute basoa.

Honako kontzeju hauetako hermendiak: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gerendiain, Gorrontz-Olano, Iraizotz, Lizaso, Lozen, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

Erabilera publikoko 631. mendia (Mortua mendia).

Esparru honetatik kanpo gelditzen dira Ilarregi eta Larraintzarko hemendiak.

Esparru horren ingurua eta hura zeharkatzen duten pista eta bidexka guztiak behar bezala seinaleztatuak dira. Aprobetxamendu mikologikoko eremura errepidez sartzeko sarbide guztiak seinalatuak dira homologaturiko seinale turistikoen bitartez.

Esparru osoa Europako Kontserbaziorako Natura 2000 Sarean dago, “Ultzamako eta Basaburuko Hariztiak” (ES2200043) eta eta “Belate” (ES2200018) Zainketa Bereziko Eremuen barnean.