Aholkularitza mikologikoa

picto-consultoria

Zalantzan al zaude bildu dituzun zizak onak ote diren?

Adituen aholkularitza eskaintzen dugu asteburuetan eta jai-egunetan 12:00etatik 15:00etara.

 

Aholkularitza mikologikorako betebeharrak:

  • Saskietan edo euskarri zurrunetan ekarri behar dira eta espeziez espezie multzokatuta.
  • Gehienez bost espezie.
  • Gehienez hamar ale, espezie bakoitzeko.

Erne

Ultzamako Parke Mikologikoak ez du zerbitzu hori erabiltzen duen pertsonak zizak kontsumitzerakoan izan ditzakeen ondorioen erantzukizunik izanen.