Irteera gidatuak

picto-visitas

Gure mikologo adituen ekipoarekin ateratzea da zizen ekologia eta gure basoetako espeziak ikasteko modurik onena.

Irteera gidatuak antolatzen ditugu urte osoan. Negu bukaeran marzuolus zizaren bila ateratzera ausartzen gara eta udazkenak gure pagadi eta hariztietako zizen aniztasuna eskaintzen digu.

Jakintzak eta esperientziak trukatuko ditugu, espezie jangarri nagusiak ezagutuko ditugu, betiere zizak biltzeko eta kontsumitzeko modu egokiak sustatuz.

2018ko irteera gidatuen egutegia:
Irailaren 22a.
Urriaren 7, 12, 20 eta 28a.
Azaroaren 1, 2 eta 3a.

Izena aurrez eman behar da eta gutxienez 10 laguneko taldea eta gehienez 20koa osatu behar da.
Lagun bakoitzak 15 € ordaindu behar ditu, biltzeko baimena barne dagoela.
8 eta 14 urte arteko haurrek, 8 €.
8 urtetik beherakoak, doan.

Informazioa eta erreserbak:
Tel. 671 814 005
info@parquemicologico.com

Onddo Eguna

Horretaz gain, urtero kanpainaren bukaera ospatzen dugu Larraintzarko pilotalekuan egiten den festa batekin, non mikologiarekin lotura duten postuak eta bailarako zizen erakusketa handi bat egoten diren. Asteburuan, irteera gidatu bereziez gain, ostatu eta jatetxeek pintxo mikologikoen dastatzea eskaintzen dute.