Bisurte hau eurite gutxirekin hasi da eta egun batzuetan ohikoak ez diren tenperatura altuak egin ditu; horren eraginez, oraingoz, martxoko ziza (Higrophorus marzuolus) gutxi sortu da.

Joan zen urteko neguarekin alderatuta, aurten, abendutik otsail arte pilaturiko prezipitazioak  ia erdira jaitsi dira.  Ultzamako bi estazio meteorologikoetako datuak honako taula hauetan ikusten ahal dira (Iraizozko estazioan eskuz jasotzen dira datuak, eta Eltzaburukoan automatikoki):

 

Prezipitazioa

(l/m2)

Abendua Urtarrila Otsaila
2018 2019 2019 2020 2019 2020
Iraizotz 85,9 140,4 315,0 35,2 81,4 25,2
Eltzaburu 90,9 215,2 319,3 57,3 83,3 37,7

 

Temperatura

media

Abendua Urtarrila Otsaila
2018 2019 2019 2020 2019 2020
Iraizotz 7,6°C 7,1° C 4,9° C 5,4° C 7,1° C 7,8° C
Eltzaburu 6,6°C 6,4° C 3,4° C 4,8° C 6,1° C 7,8° C

 

Lehenbiziko marzuolus-ak izotza urtzearekin batera sortu ziren, termometroa pixka bat igotzen hasi baitzen tenperatura hotzeko eta prezipitazio ugariko hiru hilabete ondoren. Beste ziza honekin bat dator denboran eta espazioan: Entoloma hirtipes  eta bioleta urdinxka kolorea duen beste lore  eder bat (Hepatica nobilis). Oraingoz, nekez ikusten dira Ultzaman. Negutxo hasiberri honen etorrerarekin litekeena da aleren bat aurkitzen hastea pagadietan barrena egiten ditugun ibilbideetan.