Beste urte batez jarraitzen dugu bertako enpresa honen dirulaguntza jasotzen; enpresa honen produkzioa ardi-esnean oinarritzen da; ardia izan da eta gaur egun ere bada gure bailarako ekonomiaren sustatzaile nagusietako bat.

Ultzamakoak eskualdeko ingurumeneko garapen proiektuak sustatzen ditu eta, besteak beste, Gaztanbera Egunean eta Onddo Egunean parte hartzen du.

Laguntza hori, eta gainerako babesleena, erabiltzen dugu gure web orriaren bitartez erabiltzaileei behar duten informazioa emateko modu erraz eta bisual batez.

Gure bisitarietako askok erlazionatzen du gure bailara gastronomia eta basoekin, edo zizak eta gaztanberarekin.

Zizei dagokienez, naturak Sortzen ditu; baina, ardi-esnez eginiko postreei dagokienez, Ultzamakoak haien lantegian erosten ahal diren askotariko produktu gozoak ekoizten ditu.

Argibide gehiago:
Tel. 948 307 277
info@postresultzama.com