Ultzamako zizak

Zizak onddoa deritzon organismo bizidun baten fruituak dira; onddoa lurzoruko zatikien artean ezkutaturik dago eta lizun zurixkaren itxura du. Onddoak funtsezkoak dira oihanen funtzionamendu onerako; eta, nagusiki, hiru funtzio betetzen dituzte:

  1. Oihaneko gai organikoa birziklatzen dute. (Onddo saprofitoak)
  2. Zuhaitzei hazten laguntzen diete. (Onddo mikorrizikoak)
  3. Esparru berriak sortzen dituzte. (Onddo parasitoak)

Baso batek era askotako zizak baldin baditu, horrek esan nahi du aurrera begira ziurtatuta daudela baso horren egonkortasuna eta iraunkortasuna. Hori dela eta, garrantzi handia du gure basoen aberastasun mikologikoa ezagutzeak.

Ultzaman 848 onddo-espezie atzeman dira, eta interes handikoa da gure mikologia-ondarea aztertu eta ezagutzea, bai eta denboran nola bilakatu den jakitea ere. Soilik daukagun hori ezagutuz ahalko dugu zaindu. Guztion zeregina da.

Ultzamako Parke Mikologikoak eskerrak eman nahi dizkio Iruñeko Gorosti Natur Zientzien Elkarteari eta, bereziki, Luis Miguel García Bonari, Ultzamako biodibertsitate mikologikoari buruzko argibidea eman izanagatik. Halaber, bihoaz hemendik gure eskerrik beroenak ziza zale eta mikologo aunitzentzako, beren ekarpen baliosak egin izanagatik.

Begiratu hemen bailarako bioaniztasun mikologikoaren zerrenda.