Errozitea (Cortinarius caperatus)

Deskribapena: Ziza hau tamaina ertain handikoa da. Ezti koloreko txapela du, itxuraz satinatua. Hasieran, hemisferikoa da; gero, ireki eta bukaeran laua da. Orriak, hasieran, argiak dira, eta gero, kafearen antzeko kolore nabarra hartzen dute. Eraztun bat dauka, besoko baten moduan, baita helduaroan ere.

Noiz eta Non: pagadian ugaria da eta mikorrizikoa. Ziza-toki handietan ematen du fruitua. Udazkeneko ziza da, baina batzuetan irailaren erdian hasten da fruitu ematen eta azaroaren erdira arte irauten ahal du.

Jangarritasuna: jangarri ona da, baina ziza zaleek gutxi kontsumitzen dute.

Oharrak: Espezie oso ugaria da; pagadietan agertzen da, ziza-toki handietan. Iberiar penintsulan, ordea, bakana da. Horregatik mehatxatuen artean dago.

Nahasteko arriskua: Cortinarius elatior. Eraztunik gabeko espeziea, oso lirdingatsua.