Galdakao lanperna (Amanita rubescens)

Deskribapena: Ziza hau tamaina ertain handikoa da. Garatxo grisaskak ditu txapelan, eraztuna ere, eta bolba ez da mintzezkoa. Haren ezaugarri ikusgarrienetako bat da ardo gorri kolorez tintatzen dela, txapelan edo hankaren oinarrian.

Noiz eta Non: Oihan hosto erorkorrean ugaltzen da. Udako ziza honek ekainaren hasieratik azaroaren hasiera arte ematen ahal du fruitua, oso azkar hazten da, bai pagadietan bai hariztietan.

Jangarritasuna: jangarri bikaina, baina gordinean toxikoa. Ezin goxoagoa da zartaginean salteatua, gorritu arte; horrela, ez dago inolako toxikazio-arriskurik.

Oharrak: Ultzamako zizarik ugarienetakoa da, baina gutxien biltzen direnen artean dago. Ugaria denez, erraz bereiziko dugu esperientzia pixka bat izanik eta aditu batek lagunduta.

Nahasteko arriskua: Amanita pantherina. Tonu gorrixkarik gabe, txapeleko garatxoak zuriak ditu,mintzezko bolba eta eraztun leuna.