Tripakia (Hydnum gr. repandum)

Deskribapena: tamaina erdi-handiko ziza da, krema edo laranja kolorekoa. Himenioan eztenak ditu, eta horixe da bere berezitasunik nabarmenena; horrexegatik da nahastezina.

Noiz eta non: Bereziki, pagadi eta hariztietan, abuztuaren erdialdetik azaroaren bukaera arte. Uda hezeetan nonahi agertzen ahal da, batez ere pagadietan; hariztietan, berriz, urrian eta azaroan. Hazteko prozesua motel a izaten da; beraz, denbora tarte luzean aurkitzen ahal da.

Jangarritasuna: jangarri ona. Bereizten erraza da, ez dago nahasteko arriskurik eta oso ugaria da Ultzaman. Komenigarria da zizak ur irakinetan sartu eta gero ura kentzea, min samarra izaten baita. Es du arrak jotzen; beraz, kontserbatzen erraza da.

Oharrak: antzeko espezie bat dago, txikiagoa eta txapela laranja duena; Hydnum rufescens delakoa, hori ere jangarria. Kalitate gastronomiko hobekoa da.

Nahasteko arriskua: ez dago espezie toxikoekin nahasteko arriskurik.