Ziza horia (Cantharellus cibarius)

Deskribapena: Ziza oso-osorik da horixka. Himenioan tolestadurak ditu.

Noiz eta Non: Pagadi eta hariztietan agertzen den espezie mikorrizikoa. Fruitua emateko hezetasun handia behar du ingurunean. Pagadietan bereziki ekainaren bukaeratik azaroaren hasiera arte. Uda heze eta freskoak egokiak izaten dira. Pagadietan lehenago ematen du fruitua hariztietan baino.

Jangarritasuna: Jangarri ona da. Harrak nekez jotzen du, aise lehortzen da eta sukaldaritzan modu askotara erabiltzen da.

Oharrak: Badago ziza horiaren aldaera txikiago bat, laranja bizi kolorekoa. Cantharellus friesii edo friesi saltxa-perretxikoa; espezie mehatxatuen zerrendan dago, oso bakanetan agertzen delako.

Nahasteko arriskua: Apo ziza (Omphalotus illudens). Espezie horrek himenioan orriak ditu, bereziki motzondoetan sortzen da denak oin beretik.