Saltsa-perretxiko beltza (Cratarellus cornucopioides)

Deskribapena: ziza beltza, tronpeta itxura duena. Ez du orririk ez tolestadurarik himenioan. Testura kartilaginosoa du. Bere izen arrunta frantsesetik dator, eta sortzen den garaiari egiten dio aipamena, hain zuzen ere, Domu Santu egun aldera izaten da (azaroaren 1a).

Noiz eta non: Pagadiak dira ziza hau bilatzeko lekurik egokiena, ingurunean hezetasun handia behar baitu. Askotan erreka eta ospeletan sortzen da.

Udazkeneko espeziea da, nahiz eta batzuetan abuztu bukaeratik fruitu ematen hasten den uda heze baten ondoren. Hariztietan beranduago hasten da, azaroaren bukaera arte. Fruitua ematen duen lekuetan erruz ematen du.Iluna denez, ez da aurkitzen erraza orbelarekin nahasten baita.

Jangarritasuna: jangarri bikaina da. Duen kolore eta itxuragatik, oso erraza da ziza hau ezagutzea, nahasteko arriskurik ez dago eta oso ugaria da Ultzaman.

Oharrak: badago oso antzekoa den espeziea, hura ere jangarria, saltsa-perretxiko aranusaina (Cantharellus cinereus) izena duena, eta txapelaren azpien tolestadurak dituena. Biak ala biak ez ditu arrak jotzen, eta lehortzen errazak dira. Behin lehortuz gero, jakien gozagarri edo goarnizio gisa erabiltzen dira.

Nahasteko arriskua: ez dago espezie toxikoekin nahasteko arriskurik.