Martxoko ezkoa / Elurrezkoa (Hygrophorus marzuolus)

Deskribapena: Ziza beltzaxka. Orri zurixkak ditu, bereiziak eta lodiak. Gordinean oso zapore eta usain atseginak ditu. Hanka zilindriko lodia.

Noiz eta Non: Pagadi eta hariztietan, otsailaren bukaeratik apirilaren erdira arte.

Ziza hau oso ezezaguna da fruitu ematen duen sasoiarengatik; negua eta udaberri hasiera.

Ultzaman pagadi eta hariztietan agertzen den mikorrizikoa. Behe aldean urtarril bukaeratik hasten da; pagadi menditsuenetan, berriz, martxo hasiera arte ez da agertzen.

Jangarritasuna: Jangarri bikaina. Gordinik ere jaten ahal da.

Oharrak: Zaila da espezie hau ikustea, fruitua orbelaren artean estalita ematen duelako eta agertzen den sasoiarengatik.

Nahasteko arriskua: ez dago espezie toxikoekin nahasteko arriskurik.