Urki-onddoa (Leccinum quercinum)

Deskribapena: Ziza gorri laranjatua. Hanka luzea du puntu beltzekin. Bereizten ahal diren tutuz osaturiko himenioa. Ebakitzean belztu egiten da denbora tarte bat pasata.

Noiz eta non: Batez ere hariztietan, abuztu erdialdetik azaroaren erdialdera arte.

Hariztiarekin loturiko espeziea, “quercinum” hitzetik datorkio izena, hau da, haritzak zentzu zabalean hartzen dituen Quercus izenetik. Hori dela-eta, udazkenean ematen du fruitua, irailean izaten diren euriteekin batera. Ekaitz asko egiten dituen udetan abuztuaren erdialdetik ematen ahal dute fruitua.

Jangarritasuna: jangarri ona.

Oharrak: Ezagutzen erraza da, boletusen zapore antzekoa du, baina kalitate txarragokoa.

Nahasteko arriskua: Bei-onddoak (Boletus gr. Luridus). Poro gorri eta laranja kolorekoak ditu, erretikulua du hankan eta haragia moztean urdinxka bihurtzen da.