Ziza usozuria (Tricholoma columbetta)

Deskribapena: Ziza hau tamaina ertain-handikoa da. Latinezko izenak (columbetta) usoa esan nahi du, atal guztiak zuri-zuriak direlako. Hortik heldu zaio euskarazko izena: usozuria. Txapel konbexoa du eta orriak eskotatuak. Beste ezaugarri bat izaten da hankaren oina urdinxka dela, baina ale guztiei ez zaie antzematen.

Noiz eta Non: Pagadietan ugaria da. Udazkeneko ziza; irailaren hasieran hasten da fruitu ematen eta azaroaren erdira arte iraun dezake. Bere kolore zuri-zuriari esker erraz antzematen da.

Jangarritasuna: jangarri ona da, oso zapore berezia du. Sukaldean prestatzerakoan, haragiak haragi-arrosa kolorea hartzen du.

Oharrak: Ultzaman jendeak ez du biltzen, baina oso ugaria da. Iberiar Penintsulan bakana da eta, horregatik, mehatxatuen zerrendan dago.

Nahasteko arriskua: Ziza nabarra (Tricholoma pardinum). Txapela gris zurixka dauka, ezkatatsua. Hankaren oinarria ez da urdin agertzen.