Ziza mehatxatuak

Planetako organismo biziak egunez egun gero eta urriagoak dira; horrek dakar ezinbestean espezie batzuen desagerpena. Basoak galtzea eta kutsadura dira hondamendi ekologiko horren kausa nagusietako bi. Egoera horrek onddoei ere eragiten die, eta ugariak dira Europan arrisku horretaz ohartarazten diguten lan zientifikoak.

Kezka hori dela-eta, 2005. urtean onddoen kontsebaziorako Espainia eta Prtugalgo tade bat sortu zen. Talde horretan Espainiako eta Portugalgo adituak ari gara lanean 2005az geroztik, onddo mehatxatuen gaineko zerrenda gorria egiteko. Gaur egun, lehen zerrenda bat egina dago eta hartan Iberiar Penintsulako 67 onddo ageri dira, denak mehatxatuak.

Haien artean, onddo erregea (Boletus regius) eta sare bikaina (Cortinarius praestans) oso goxoak dira, baina oso urria; horregatik, debeku da halakoak Ultzaman biltzea eta inork ez lituzke bildu behar. Beraz, denon esku dago espezierik mehatxatuenek gure planetan bizitzen jarraitzeko aukera izatea.

Zerrenda honetan, Nafarroan fruitu ematen duten 36 espezie daude gutxienez.
Haietatik, 17 Ultzaman hazten dira.