Champiñones fructificando en Ultzama 02/06/2013
ZIZAK SORTZEKO AURREIKUSPENA
Maiatzean izan diren etengabeko euriteen ondorioz 189 litro/m2 inguru pilatu dira Ultzamako bailaran (Oskozko estazioko datuak), maiatzean ohi denaren bikoitza baino gehiago. Baina, ur honi gehitu behar dizkiogu urte hasieratik egin dituen euri ugariak ere. Urte honetan 1.340 litro euri egin du jadanik, lehen seihilekoan urte batean egiten duena baino euri gehiago egin du. Ikus grafikoa.

Bestalde, tenperaturak ohi baino baxuagoak izan dira, eta maiatza izan da ohiz kanpokoena; izan ere, 2013ko maiatzeko batezbesteko tenperatura 8,8 ºC izan zen, eta maiatzeko batezbesteko tenperatura historikoa 12,7 ºC da. Paradoxa izan da maiatza apirila baino hotzago izan dela.
Maiatzeko euri eta tenperatura baxuen nahasketa horrek datozen asteetan zizak sortzea ekarriko du segur aski.
Oraingoz udaberriko zizak sortu dira, besteak beste, ziza zuria (Calocybe gambosa), karraspiñak (Morchella escuelenta), marasmioak (Marasmius oreades).
Ultzamako Parke Mikologikotik egoera mikologikoari begira egonen gara; eta nabarmen sortzen hasten badira, heldu den astean parte mikologikoa argitaratuko dugu. Gogorarazi nahi dugu Ultzaman zizak biltzeko beharrezkoa dela baimena izatea.
Igande honetan, ekainaren 9an, IV. Mamia Eguna dela probestuz, zizak biltzeko bisita gidatua antolatu dugu. Argibide gehiago.
ITZULI