LMMJVSD
27282930123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
1234567

Interna Actividad externa Externa Ambas

 

 



ULTZAMAKO ZIZAK

2. Hongos/Onddoak (Boletus gr. edulis)

 

 

 

Deskribapen laburra: Tamaina erdikoak eta handi samarrak izaten dira, hur-formako txapela dute, nabar ilunak edo nabar gorrixkak. Hanka lodiak; zenbaitetan, oso lodiak, eta sare txiki bat dute hankaren goialdean, "erretikulua" esaten zaiona. Himenioa tutuz osatuta dago; hasieran, zuriak dira eta, helduaroan, halako kolore hori-berdekara hartzen dute. Haragia zuria da eta ez da kolorez aldatzen.


Honatx funtsezko ezaugarriak:
1. Himenioa tutuz osatua, gaztetan zuriak
2. Erretikulua hankaren goialdean
3. Haragi zuria, ez da kolorez aldatzen.

 

Lau onddo-espezie daude (Boletus gr. edulis):

• Boletus aestivalis. Udako onddozuria. Txapel kolore nabarra; batzuek kolore biziagoa dute, eta beste batzuek ez horrenbeste; ezkata meheak ditu, lupaz ikusteko modukoak. Txapelaren kutikula opakua da; eguraldi lehorrarekin, ilaunduna. Ugariagoa hariztian eta oihan mistoetan (pagoa eta haritza).

• Boletus aereus. Onddo beltza. Txapel nabar iluna, eguraldi lehorrarekin ilaunduna. Ugariagoa hariztian eta oihan mistoetan (pagoa eta haritza).

• Boletus edulis. Udazkeneko onddozuria. Txapel nabarra, argixeagoa txapelaren ertz aldera. Eguraldi lehorrarekin, kutikula koipetsua da edo pixka bat lirdingatsua. Pagadietan ugariagoa.

• Boletus pinophilus. Kaskabeltza. Txapel nabar-gorrikara. Pagadietan ugariagoa.  Udaberriaren bukaeran ere fruitu eman dezake.

 

Noiz eta Non: Pagadietan eta hariztietan, ekainaren erditik azaroaren erdira arte. 

 

Jangarritasuna: Oso ona. Ziza zaleek oso estimatuak eta preziatuak. Gordinean jan daiteke.

 

Oharrak: Nafarroako zenbait tokitan neurrigabe biltzen ari dira eta horrek kalteak eragin ditu oihanean; beraz, neurriz biltzea proposatzen dugu.

 

Nahasketa-arriskua:

 

 

 

ITZULI

Ultzamako Parque Mikolgikoa - [email protected] - 948 305 300
Web realizada por Diseño Web Pamplona y Diseño Web Navarra