Biltzeko baimenak
Ultzamako Parke Mikologikoaren helburua da baliabide mikologikoen kudeaketa iraunkorra. Horregatik, hartu dugun neurri naguisetako bat da zizen bilketa arautzea.
Indarreko legedietan oinarriturik, derrigorrezko baimenen sistema erabiltzen du, eta horiek biltzaileari hainbat zerbitzu eskaintzen dizkio.
Baimen horien diru-sarrerek eragina dute zerbitzuen eskaintzan, azpiegituren hobekuntzan eta bertako bizilagunengan gure basoetako bilketa presioa orekatuz.
Baimen motak
Soilik egun baterako balio du, eta urteko edozein egunetarako eskatzen ahal da. Baimen kopurua mugatua dago web gunean bilketa hobeki kontrolatzeko. Gehienez, 8kg eguneko baimen bakoitzak.
Baimen hau honako modu hauetan eskuratzen ahal da:
- Gure web gunean: baimen mota honek inprimagailua behar du ezinbestean, baliozkoa izanen baita soilik inprimakia eramaten bada. Sakelako telefonoan ez da onargarria.
Bertaratuz Argibide Mikologikorako Gunera, Ultzamako udaletxean dagoen bulegoan.Baimenak salgai dituzten establezimendu laguntzaileetan:Orgi jatetxeaBenta Miguel jatetxeaUltzamako BentaArraizko ostatuaLarraintzarko Benta Zentro Zibikoa (Larraintzar)
Prezioa: 7 €.
Aisiarako baimenak bizilagunendako
Baimen hau soilik bailaran errodaturiko bizilagunendako da betiere udal ordenantzan zehazturiko baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, errezibua Ultzamako udaletxean helbideratzen ahal da edo ordainketa egin eta eskatu. Baimena telefonoz edo udaletxera bertaratuz eskatzen ahal da.
Gehienez 8 kg eguneko baimen bakoitzak.
Prezioa: 7 € urtean.
Zientifiko eta didaktikoa
Baimen hau doan eskuratzen ahal dute norbanakoek, elkarteek, unibertsitate edo ikerketa zentroek eta abarrek, betiere bilketaren xedea adierazten badute: zientifikoa, inbentarioak, erakusketa mikologikoak, elkarte mikologikoak, prestakuntza…
Telefonoz edo posta elektronikoz eskatu beharko dute, honako datu hauek emanez: titularraren datuak, posta helbidea, telefono zenbakia eta eskaeraren arrazoia.
Pertsona bakoitzak bildu ahalko ditu, gehienez, espezie bakoitzetik 5 ale eguneko.
Prezioa: doan.
Biltzeko oinarrizko arauak
Segidan, biltzeko oinarrizko arau batzuk aipatzen ditugu:
- Biltzailearen baimena pertsonala eta besterenezina da.
- Baimenaren frogagiria ibilgailuaren aginte-mahaian utzi behar da.
- Debekua da gauez zizak edo onddoak biltzea.
- Debekua da zizak edo onddoak 3 lagunek baino gehiagok paraleloan biltzea.
- Errespetatu behar dira ale hondatuak, ustelduak eta bilduko ez direnak.
- Debekua da ziza edo onddo oso txikiak biltzea (oro har, txapelak gutxienez 4 cm-ko diametroa izan behar du).
Ibilgailuak zirkulatzeko oinarrizko arauak:
- Debeku da ibilgailu motordunak pistetatik kanpo ibiltzea
- Ibilgailuak horretarako dauden aparkalekuetan utzi behar dira eta, halakorik ezean, pistetako bazterguneetan, betiere beste ibilgailuei bidea galarazten ez bazaie.
- Ibilgailuek, gehienez, 40 kilometro orduko abiaduran joan behar dute.
- Nekazaritza, abeltzaintza eta oihan ibilgailuek lehentasuna dute gainerako ibilgailuen aldean.