Kokapena
Ultzama Iruñetik 25 kilometrora dago.
Bi bide daude Iruñetik Ultzamara joateko. Errazena da Frantziara doan N-121-A errepidea hartzea eta, Ostitzen, Lizasora doan NA-411 errepidetik jotzea.
Beste bidea, berriz, N-240-A errepideari jarraikitzen zaio Aitzoaineraino; eta gero, NA-4100 errepidea hartzen du Markalain herrian barrena Ultzamaraino iristeko, Ataburu mendatea igota.
Donostiatik A-15 autobidean barna etorriz gero, Urritzan Lizasora doan NA-411 errepidea hartu behar da.
Bestalde, badago Iruñetik garraio publikoan etortzeko aukera. Konpainiaren webgunean maiztasunei, ibilbideei eta ordutegiei buruzko argibidea aurkituko duzue: La Pamplonesa S.A.